Azken hilabete hauetan alderdi abertzaleek euskal gizarteari norabide galduta dabiltzala nabarmen erakutsi diote. Nork bere bideari jarraitu nahi dio esparru propioa bilatu nahian eta egoera honek abertzaleak sentitzen garenoi kalteak baino ekarriko ez dizkigulakoan nago. Aldi berean, guztiak abertzaleen arteko indar metaketaren aldekoak agertzen dira hedabideen aurrean. Posible ote da?
Nire uste apalean hauxe da gertatzen ari dena:
EAJ-PNV: Arazo oso larri bat dauka. Alderdiaren barruan Ibarretxe bere proposamenetan urrunegi joan izan zelako iritzia zabaldu zen, batez ere goikarguetan murgiltzen direnen artean eta batez ere Bizkaian. Bere garaian (hauteskundeak iritsi baino lehen) ez zuten ordezkari on bat bilatzeko denborarik izan eta berriro gogoz kontra hautagai aukeratu zuten. Legealdia aurrera joango zen heinean, gobernua eskutartean izateak ematen duen laguntzarekin, urrengo lehendakaritzarako hautagaia bilatzen hasi zezaketelakoan zeuden. Baina, oraintxe, bere burua gobernutik kanpo ikusteaz gain, ordezkari on bat ez daukatela konturatu dira eta, seguraski, Ibarretxek utzitako lekua pentsatzen zutena baino askoz handiagoa dela ere konturatu dira. Haientzat hain deserosoa den egorea honetan etorkizunari begira bi aukera dauzkate: berriro alderdi sozialistarengana hurbildu bere babesarekin gobernura itzultzeko asmoz edo Ibarretxek hasitako bideari heldu. Lehenengoa aukeratuko balu, (eta bere ezkerrean mugimendu serio bat osatzen bada) polo soberanistak edo dena delakoak (EAJk esan du ez dela horrelakoetan sartuko) oso erraz izango luke EAJren contra aritzea. Bigarrena aukeratuz gero, PSEk, PPk, Espainako alderdiak eta gobernuak eta ia hedabide guztiak berrio alderdiaren kontra agertuko lirateke.
ARALAR: Bere etorkizuna kolokan dago nahiz eta azken hauteskundeetan emaitza ederrak lortu izana. Alde batetik, alderdiaren buruek abertzaleon arteko elkarlana bultzatu behar dela adierazten dute eten gabe, baina, aldi berean, EA eta Batasuna osatzen ari diren mugimenduetatik kanpoan geratzen ari da eta Zabaletak eta beste batzuek hitz gordinak opa izan dizkiete mugimendu horiei. Polo soberanistatik kanpo geratzea erabaki propioa den (Aralarrek berak hartuta) edo besteek albo batean utzi nahi izan dioten jakitea zaila da oso. Edonola ere, Aralarrek Batasuna hauteskundeetara aurkeztea edukiz gero edo polo horrek osatuz gero, oso emaitza apala lortuko duela ustetan nago. Europar hauteskundeetan ala gertatu zen, behintzat. Horrexegatik, dinamika horietatik at mantentzea arriskutsua izan daiteke. Bestetik, mugimendu horietan parte hartzea erabakitzen badu, oso desitxuratuta geratuko da.
EA: Azken hauteskundeetarako kanpainan polo soberanistaren aldeko apostu tinkoa egin zuen eta emaitza txarrak lortu zituen. Gero Gipuzkoan jende ugari (hala esaten dute, behintzat) joan zen alderditik eta, hala eta gustiz ere, bere apostua mantentzen ari da. Aralar politikagintzan izen propioa edukitzen hasi zenetik, EAri haizea bukatzen hasi zitzaion. Oraintxe EAk ez dauka lekurik (edo Aralarrek ez du lekurik izango polo soberanista hori aurrera ateratzen bada) euskal politikagintzan. EAk bideari bakarrik jarraitzea erabakituz gero desagertuko da alderdi gisa eta Batasunarekin harreman sendoak finkatzen baditu ilegalizazioaren arriskupean bizi izango du. Noiz arte? Bestetik, Batasunak ETAren bortizkeria gaitzesten badu (edo bortizkeriaren arazoak konponbideren bat aurkitzen badu) eta hauteskundeetara aurkesteko aukera badu, zertarako nahi du EAren laguntza? Edozein modulan, hasi diren elkarlana aurrera ateratzen bada, EAren posizioa oso xumea da eta Batasunak mugimendu horren lidergoa hartuko du.
BATASUNA: Kinka larrian dago. Instituzioetara itzuli ezean politikagintzatik kanpo geratuko da eta mugimendu soziala baino ez da izango. Zabala eta garantzi handikoa, bai, baina ez du eragin handirik izango gizarteengan. Baina hori ez dago bere esku, Rubalkabaren eta Madrilgo gobernuaren esku baizik. Altsasuan jasotako printzipioak benetan diren ala ez jakitea ezinbestekoa da bere etorkizuna argitzeko, baina ez dago modurik jakiteko noraino iristen den Ezker Abertzalearen konpromisoa. Zergatik? ETAk ekintza bat burutu arte ez dugulako Ezker Abertzalearen erantzuna zein den ezagutuko. Eta hori ere ez dago bere eskuetan, ETArenean baizik. Eusko Alkartasunarekin hasitako hibilbidea eta noraino irtis daitekeen polo soberanista edo dena delakoa ere ihes egiten zaie. Oso gaitasun gutxi geratzen zaio bere bidea egiteko. Egiten dena egiten dela gainontzekoen erabiken menpe dagoelako (ETAren menpe eta Madrilgo Goberrnuaren menpe). Momento honetan, nahiz ETA bortizkeriaren kontra agertu tinkotasunez, inork ez daki berriro hauteskundeetara jotzea izango duen ala ez eta denbora aurrera joan ahala gero eta indar gutxiago geratzen zaio. Hau guztia gutzi izango balitz, Ezker Abertzalearen buruak espetxean buka daitezke eta ez du ematen erreleboa erraza izango denik.
Egoera zaila da, hortaz, abertzaletasunarentzako. Elkarri mokoka jarraituz gero, PSE, PP eta UPD posaren posez jarraituko dira eta gero eta podere gehiago lortuko dute. Abertzaleen arteko elkarlana bultzatu behar dela garbi daukat. Nola? Han dago koxka.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bidali zure iruzkina / Envía tu comentario