Azken aste hauetan hedabideek ia egunero EAJ eta PSOE-ren arteko negoziazioari buruzko informazioak plazaratzen dituzte. Jeltzaleek, eskumen batzuen truke, Zapaterori behar duen laguntza emango diote eta 2011rako aurrekontuak onartuko dizkio, antza. Ez da lehengo aldia izango. Filme hau ikusita daukagu. Ezta? Ituna sinatuz gero, badakigu zer esango duten. PSOEk ezberdinen arteko akordioa lortzeko duen gaitasuna azpimarratuko du eta EAJ Espainako egonkortasunean implikatzea lortu izateagatik pozik eta harro agertuko da. EAJk, ordea, Euskadiren hobebearrez aritu dela azalduko digu eta akordioak zer nolako etekinak ekarriko dizkigun errepikatuko du eten gabe. Hori bai, aldi berean Espainiak Estatutuaren arabera Euskadiri dagozkion eskume batzuk bahituta mantentzen dituela salatuko dute eta, bide batez, Estatutua bere osotasunean burutzea aldarrikatuko dute.
EAJk arrazoia osoa dauka. Estatutua onartu zenetik hiru hamarkada pasa dira eta oraindik bere osotasunean garatzeke dago. Lege organikoa den aldetik bere betetzea erabat derrigorrezkoa da. Alabaina, Espainako gobernu guztiek lege horren garapena txanpon truke gisa negoziaketetan erabili dute eta Madrilgo gobernuaren beharraren arabera Euskadiri legez dagozkion eskumenak askatzeko prest azaldu dira. Hori iruzurra da. Iruzurra galanta. Dagozkigun eskumenak gureak dira eta ezin dira berriro negoziatu, Estatutua idazteko garaietan adostu izan zirelako.
Hala ere, afera hauetan, iruzurra gauzatzeko zeharo beharrezkoak dira bi alderdiak. Batetik, Madrilgo gobernua eta, bestetik, Madrilgo gobernuarekin negoziaketetan arituko dena. Eta han beti egon da EAJ. Prest iruzurra gauzatzeko. EAJ Estatutuaren garapena ez dela negoziatzen esan izan balu legitimazio osoa izango luke iruzurra salatzeko, baina Estatutuaren garapenari buruzko negoziazioa egiteko prest badago, nola esan dezake Estatutua txanpon gisa erabiltzen duten? Nola aldarrika dezake oraindik garatzeke dagoela?
Eskume horiek nola datozkigun beste kontu bat da. Azken aferari buruz, hauxe da, Enplegu-politika aktiboen transferentziari buruz, ELA sindikatuak argi hitz egin du eta bere lekuan jarri ditu bai PSOE, baita EAJ ere. Luzeegia den arren merezi du irakurtzea bere iritzia. Nahiz eta eskumenen benetako edukiak gai mamitsu izan, post honetan ez gara gehiagorik luzatuko.

Bai iruzur dela, gainera okerrena da, nik uste, hemen ez duten baliorik akordioek, han bai eta alderantiz. (Gixajoa Patxi ez dutelako maite bere etxean sikiera).
ResponderEliminarEta beste gauzatxo bat, ea EAJ-koak isilik egongo diren orain. Bai haiek lehen Zapatero kritikatzen zutenak orain ahoa itxita, mesedez.