2010/06/11

BARKAMENIK GABE, JUSTIZIARIK EZ


Aralarrek Eusko Legebiltzarrean proposamen bat aurkeztu du Espainako Gobernuak Gernika herriari barkamena eska diezaion bonbardaketagatik. Legebiltzarrak ezezkoa eman dio proposamen honi PPk eta PSEk emandako botoei esker. Hau harriagiarria gerta dakiguken arren, erabilitako argudioak are harrigarriagoak dira:


PPren aldetik, Mari Mar Blancok esan zuen “Transizioa adiskidetzeko balio izan zuela” eta gudan “bi alderdik gehiegikeriak egin zituztela baita bietan ere heroiak egon zirela” azpimarratu zuen. Blancoren aburuz Aralarrek proposatutako eztabaida “lekutik eta denborarik kanpo dagoela”.

Berezia da planteamendu hau. Transizioaren egia oso bestelakoa izan zen. Inork ez du barkamenik eskatu egindakoaz eta barkamenik gabe, justiziarik ez. Espainiako transizioan gertatu zena oso krudela izan zen. Hamarkadak diktadurapean bizi ondoren, guda galdu zirenek (benetan demokratikoa zen erregimena defendatu zutenek, hain zuzen ere) justizia eta egia eskatzeko eskubideak ere galdu zituzten Transizioari esker. Diktadurari babesa eman ziotenak egun batetik bestera label demokratikoa lortu omen zuten eta ez zen posible haien kontra jotzea ardura eskatzeko. Dena isiltasunpean geratu behar zen.

PSEren aldetik, Oscar Rodriguezek esandakoa ere aho bete hortz uzteko modukoa izan zen. Hain zuzen ere, PSEren aburuz Estatuak “ez du zertan barkamenik eskatu erasoa Faxismoak egindakoa baitzen”.

Ados. Faxismoak egin zuen erasoa, baina PSEk Euskadin maiz eskatu zion Ibarretxe lehendakariari barkamena eskatzeko ETAk eragindako biktimei haietaz ahaztu izanagatik.
Euskadiko gobernuak erruduna zen ETAk egindako minaz? Biktima horiek ez dira ETAren faxismoaren biktimak? Orduan, zergatik eskatu Gobernuari barkamena eskatzeko? Nik horri zinismo hutsa deitzen diot. Zuek?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bidali zure iruzkina / Envía tu comentario