Etorkizunari begiratuz gero ezin dut gauza onik pentsatu. Gorriak ikusiko ditugula ustetan nago. Europa osoan eskuina hauteskundeetatik hauteskundeetara eten gabe eta irmoki zabaltzen ari da. Holandan, eaaterako, ultraeskuindarrek gobernu berrian parte hartuko dute eta estatu batzuetan hartzen ari diren neurriak benetan kezkatzeko modukoak direlakoan nago. Frantzian, adibidez, Sharkozyk atzeratu nahi du jubilaziorako adina eta frantziar nazionalitatea daukaten kanpotarrei nazionalitatea kendu ahal izateko lege aldatu nahi du. Are gehiago, gaixorik dauden etorkinak haien herrietan sendatzeko tratamenduak edo aukerak izanez gero hara bidali nahi ditu. Espainako gobernuak lan merkatuaren erreforma bultzatu du eta iragarri du atzeratuko duela erretiroa hartzeko adina eta luzatuko duela beharrezkoa den epea pentsio bat izateko.
Greba orokorrak egiten dira. Jendea protestaka dabil ZPk egindako política eskuindarragatik, baina gero, azken inkesten arabera, datozen hauteskundeetan PPren garaipena gero eta garbiagoa da eta PSOErekiko daukan aldea gero eta handiagoa. Guztatzen ez bazaigu política eskuindarra noiztik izan da alternatiba ultraeskuindarra??? Garai ilunak datozkigu!!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bidali zure iruzkina / Envía tu comentario