2010/04/15

AZAL LODIA BEHAR DA GERO!!!!


Egunkaria auziaren bukarea ezagutu (hau da, sententzia plazaratu) eta gero Lopez lehendakariak bere blogean aho bete hortz utzi nauten gogoeta batzuk idatzi ditu. (Portzierto, saitu naizen arren ezin izan dut blog horren euskaraz bertsioa aurkitu)
“Una sentencia justa” lerroburua duen sarreran, Lopez jaunak jarraian agertzen diren adierazpenak egin ditu eta, ematen du, gustora geratu dela. Ez dauka lotsarik ala?
“Además de constatar la evidencia de que la justicia que dura siete años, no es justicia me gustaría hacer dos reflexiones sobre esta noticia que hoy acapara las portadas del resto de diarios.
Primero, que la justicia funciona. A pesar de que la decisión se haya dilatado excesivamente en el tiempo, a pesar de que algunos daños sean irreparables….”
Nola da posible esatea jarraian agertzen diren bi parragrafoetan ideia bat “la justicia que dura siete años no es justicia” eta gero kontrakoa “la justicia funciona”? Ez dakit nork idazten duen Lopezen bloga baina ideia bat eta kontrakoa aldi berean defendatzeko Alderdi Socialistak daukan gaitasuna primeran islatzen duela onartu beharko dut.
Harrigarria iruditzen zait lehendakariak esatea eragindako kalte batzuk konpoezinak diren arren justiziak funtzionatzen duela. Nola??? Esango die aurrez aurre kalean geratu ziren lengilei eta haien senitartekoei? Esango die aurrez aurre hedabiderik gabe geratu ziren milaka irakurleei? Nola da posible Justiziak konponbiderik ez daukaten kalteak eragin dituela onartzea eta jarraian adieraztea justiZia ondo dabilela???
Baina Lopez jaunak haratago joan da. Eta bere burutzaioan honako hau azpimarratu du:
“El cierre de Egunkaria fue, sobre todo, un ataque contra la libertad de prensa y contra el propio estado de derecho al utilizar la justicia como acompañamiento de una estrategia política muy determinada”
Erabat ados nago, baina orain Alderdi Sozialistaren buruak hau esatea berezia iruditzen zait. Batez ere, gogoratuz gero zer nolako adierazpenak egin zituen duela 7 urte. Bai, Patxi Lopezek Egunkaria itxi zutenean hauxe esan zuen El Mundo egunariak egindako elkarrizketa batean:
Patxi López criticó que "muchos" hablaran "de la presunción de inocencia de Egunkaria, pero no de la del juez, al que se le está condenando sin conocer los datos y las pruebas". Para el líder socialista, "el juez parece que tiene datos que indican que (el diario) participa del entramado de ETA". (...) se mostró sorprendido "de la rapidez y contundencia con la que responde el tripartito (PNV, EA y EB)" ante el cierre del diario, "frente a la reacción, más tibia, ante hechos tan probados como un atentado".
Eta ez hori bakarrik. Eusko legebiltzarrean Eusko Alderdi Sozialistak (Lopezek berak barne) Egunkariaren itxiera gaitzesteko egindako textoaren kontra bozkatu zuen duela 7 urte. Are gehiago, zer nolako botoa eman zuen Alderdi Sozialistak, bai Eusko Legebiltzarrean bai Madrilgo kongresuan Egunkaria auzia eztabaidai izan zenean??? (2005/10/19 eta 200511/18 egunetan besteak beste) Ezkerrak hemerotekak, artxiboak eta oroimena dauzkagula!!!.
Lopez Jaunak, ordea, uste du tontoak garela. Behintzat ala pentsatzen dut. Orain arte izandako jarrera nazkagarria ezabatu nahi dute, baino nork bere hitzen eta ekintzen gatibua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bidali zure iruzkina / Envía tu comentario