
Gure lehendakaria behin baino gehiagotan harro agertu da gizartearen aurrean Euskadin elkarrizketa soziala berpiztu duela esanez. Sindikatuak baita empresaburuak mahai berberaren inguruan esertzea ezinbestekotzat jo du maiz. Eta horretan buru belarri aritu da. Kosta a la kosta argazki hori nahi izan du eta ez du etsi lortu arte. Ehiztari baten antzera, edozer egiteko prest dago saria jasotzeko. Berdin zaio mahai horren inguruan gehiengo sindikalak (ELA-STV eta LAB) parte hartzen duen ala ez. Berdin zaio zer nolako emaitzak ekarriko dizkigun elkarrizketak. Garrantzitsuena argazkia bera da. Lehendakaria, sindikatuak (hauxe da CCOO eta UGT) eta empresaburuak elkarrekin eserita. Irribartsu.
Penagarria da argazki hori garesti samar ateratzen ari zaigula guztioi. Ba al zenekien krisi garaietan Eusko Jaularitzak mahai horretan parte hartzen duten sindikatuei (CCOO eta UGT) 500.000 euro banatuko dizkie bere partehartzea saritzeko??? Ez dute ezer gehigo egin behar dirutza hori jasotzeko. Sailburuak argi utzi du legebiltzarrean: "Jaularitzarekin kolaboratzen dutenei saritzen diegu", esan du Gema Zabaletak.
Ezbairik gabe, garestia da argazkia.
Edo sindikatuen iritzia erosten saiatzen ari da?
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bidali zure iruzkina / Envía tu comentario