
Zer gertatzen ari da EITBn? Ez dakigu oso ondo, baina gauzak ez doazela bat ere ondo esan dezakegu. Azken hilabeteetan audientziak eten gabe behera jo du eta urrian historia osoan jasotako daturik txarrenak topatu dituzte Euskal Telebistako arduradunek.
Hasiera hasieratik Patxi Lopezen Gobernuak egindako aldaketek harrera hotza izan zuten ikusentzuleen artean. Fitxaketek (Urrosolo edo uyuyuy aurkesten duena, esaterako) ez dute ezer onik ekarri eta saio berriek emaitza kaskarrak baino ez dituzte lortu.
Hau guztia kezkatzeko modukoa da, baina askoz ere larriagoa da langileen eta zuzendaritzaren arteko tira-birak. Estatutuaren egunean hasi omen zen guztia. Arduradun batek(Juan Carlos Viloria, politikagintza arduraduna, hain zuzen ere) textu bat (gai honi buruz EAJren portaera gaitzezten) imposatu nahi izan zion langile bati. Berak ez lukeela halakorik egingo erantzun omen zion eta arduradun horrek beste langile bati (lan prekarietatea jasaten duen langile bati, hain zuzen ere) eskatu zion gauza bera.
Horren ondorioz, Zuzendaritzak gogor kritikatu ditu langileak. Alde batetik, El Correo Español egunkariari emandako elkarrizketa batean Miguel Angel Idigorasek (ETBko Zuzendaria, hain zuzen ere) EAJk eta Ezker Abertzaleko talde batek kontrolpean daukatela ETB esan zuen eta, bestetik, telebista bera erabili du bere ikuspuntu hori ikusentzuleei helarazteko. Langileek, ordea, hedabideei bidalitako nota batean gezurretan ibiltzea leporatzen diote zuzendaritzari.
Gertatzen dena gertatzen dela giro nahasia daukate ETBn eta argi dago nor den arduradun bakarra: hauxe da, Zuzendaritza eta goiko karguak. Langileek esaten dutena egia bada, Euskadiko Telebistan zentzura eta manipulazioa hedatu da txoko guztietara eta Arduradunak, nola ez, goiko karguak izango dira. Zuzendaritzak esandakoa egia izanez gero, ordea, eta langile batzuek matxinadak egiteari ekin badiote arduradunak goiko karguak izango dira, haien langileak kudeatzen ez jakiteagatik.
Harrigarria da, hortaz, ETBko arduradunek gainontzeko guztiei errua botatzea, EAJAari, Batasunari, langileei, eta abar.... Zertarako lan egiten dute haiek? Ez al da haien ardura eta betebeharra telebista osoa kudeatzea? Edo ardura barik egiten dute lana? Horrela bada erreza da irtenbidea, haien postuak utz ditzatela. Zertarako nahi ditugu ETBn arduradunak ardura ez badaukate?
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bidali zure iruzkina / Envía tu comentario