2010/06/16

ZORIONAK BASKONIA


Normalean blog honetan kirolari buruzko informazioa aztertzen ez dugun arren, gaur salbuespena egiteak merezi duelakoan gaude. Bakarrik Baskonia zoriontzeko. Liga hasi zenean, behin baino gehiagotan entzun genuen Barcelona eta Real Madrilen arteko lehia izango litzatekeela. Biek dirutza gastatu izan baitzuten taldeak hobetzen eta inork ez zuen Baskoniaren aldeko aposturik egiten. Araban ere oso jende gutzik uste zuen taldea zeozer lortzeko gai izango litzatekeela, plantilla erabat berritua baitzen. Hala ere, Baskonia izaera berriro atera du taldeak eta irabazle atera da Barcelonaren kontra jokatutako finalean. Hortaz, Zorionak Baskonia eta eskerrik asko

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bidali zure iruzkina / Envía tu comentario