2010/12/29

Goian bego!!!


Sabin Intxaurraga joan zaigu.


Abertzale eta independentista peto petoa, euskaldun amorratua, politiko zintzoa eta EA eta Batasunaren arteko elkarlanaren bultzatzaile nagusienetariko bat.


Askorentzat politikagintzan erreferente bat zen, itsasargiaren antzera. Bere ideiak plazaretzako zeukan gardetasunari zein egonkortasunari esker plazerra zen bere planteamenduak entzutea.


Eusko Jaurlaritzan lan egin zuen hainbat sailetan (Justizia, Lana eta Gizarte Segurantza lehen eta gero Lurralde Plangintza eta Ingurumen) eta ingurumenarekiko zein gizarte serbitzuekiko zeukan atxikimendua nabarmena zen.


Gaur Euskal Herria tristeago dago, baina etorkizunean Intxaurragaren grinak errealitate bihurtuko dura eta bera zirarra sentituko du Gorbeian izkutaturik egongo den lekuetan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bidali zure iruzkina / Envía tu comentario