Euskal Herriko hegoaldeko gehiengo sindikalak greba orokorrera deitu du urtarrilaren 27an pentsioen erreformaren aurka eta nik, berriro, deialdearekin nator bat.
Alderdi Sozialista(kar kar kar kar)ren gobernuak pentsioen sistema aldatu nahi du. Haiek, etorkizunari begira sistema publikoaren bidegarritasuna bermatzeko aldaketa sakonak burutzea ezinbestekotzat hartzen dute. Erretiro hartzeko adina atzeratzea eta pentsioaren kopurua kalkulatzeko kontuan hartzen den urte epea handitzea aldaketarik nabarmenenak izango omen dira.
Gauzak horrela, 67 urte bete arte lan egin beharko dugu eta gure pentsioak murriztu egingo dira.
Gai honen harira galdera batzuk otu zaizkit:
1) Nola da posible orain erretiro adina ateratzea ezinbestekotzat hartzea eta azken urte hauetan aurretiko erretiro etengabe beimendu izana?
2) Zenbat langilek hartu dute erretiroa orain arte 60 urte edo 55 urte bete ondoren?
3) Eta horrek ez du sistema publikoa kinka larrian jarri?
4) Zenbat lanpostu desagertu egin dira horri esker eta, horren ondorioz, norainot jeitsi da kotizazioa?
5) Zergatik gobernuak onartzen du oraindik lantegi askotan eta askotan aparteko lanorduak betetzea?
6) Zenbat aparteko lanorduak egiten dira urte batean eta, noski, lan horri legokiokeen kotizazioa zenbaterainoko izango litzateke?
Nik ez dakit sistema publikoa kolokan egongo den 40 urte barru lan ministroak esan duen bezalaxe, baina argi daukat sistema oso gaizki kudeatu dutela eta, beti bezala, guk ordaindu beharko ditugula haien ezintasunaren ondorioak.
Aski da.
Urtarrilaren 27an guztiok kalera. Guztiok grebara!!!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bidali zure iruzkina / Envía tu comentario