2011/01/25

Euskara eta bortizkeria


Atzo Euskararen Aholku Batzordea lehenengo bilera burutu zen eta Lopez lehendakariak, bere hitzaldian, modu nazkagarrian euskara eta bortizkeria nahastu zituen. Lopezen aburuz “indarkeriaren bukaerak mesede egingo dio euskalgintzari”. Are gehiago, bere ustez, bortizkeria amaituta, “euskarak bat egingo du behin betikoz askatasunarekin”.
Norbaitek esan diesadake zer nolako loturak izan dituzte euskarak eta bortizkeriak gaur egun arte? Euskararen erabilera bortizkeriak eragina zegoela esan nahi du Lopezek? Nork ikasi du euskara bortizkeriak bultzatuta? Nork erabiltzen du euskara bortizkeriaren mehatzupean?
Jakin badakigu sozialista gehienek ez daukatela inolako atxikimendurik euskararekiko. Are gehiago, soberan dakigu sozialista askorentzat euskara arazoa bahino ez dela. Ez zaie gustatzen. Arrotz hartzen dute, inposaketa izango balitz bezala. Bai, hori badakigu, bagenekien.
Baina Lopez jauna haratago joan da. Bere hitzak gogaikarriak eta nazkagarriak suertatzen zaizkit maltzurkeriaz beteta daudelako. Baina hitz horiek maltzurrak baldin badira, are maltzurragoa da Euskararen Aholku Batzarrean ahozkatzea. Horrek ez dauka barkamenik. Eta bazkideen portaera ere ez. Han geratu ziren guzti guztiak. Haien lekuan, txintxo txintxo. Inor ez zen ausartu altzatzera eta joatera protesta moduan.
Lopezek egindakoa bezain penagarria euskaltzaleen eta abertzaleen isiltasuna ere bada. Noiz arte utziko diete jende honi nahi dutena esaten? Noiz emango dute ukabilkada mahai gainean eta behartuko dute lehendakaria barkamena eskatzera?

1 comentario:

  1. zergatik jendeak ez du ezer esaten? Lopezek esaten duena zuk bakarrik entzuten duzulako. jajaja

    ResponderEliminar

Bidali zure iruzkina / Envía tu comentario