
"Ez dira konturatzen baino guztientzako ez dute lekurik izango". Hau izan zen otu zitzaidan ideia aipatuko ez dudan egunkarian berri harrigarria irakurri nuenean. Euskadiko Alderdi Popularraren afiliatuen kopurua izugarri igo omen da. Inoiz baino gehiqago. Lopezek eta Basagoitik ituna sinatu zutenetik Euskadin 210 lagunek eman dute izena PPko kidea izateko.
Igoerarik handiena Araban izan da eta lagun horien erdiek 30 urte baino gutxiago dituzte. Gazteegiak ote? Hala ematen du. Baina ez da harritzekoa, PPren barruan gazte asko eta asko topa ditzakegu goipostuetan, hala nola, Iñaki Oyarzabal, Borja Semper, Laura Garrido, eta abar. Aipatutako guztiak lotzen dituen ezaugarririk nagusiena kurrikulum eskasa izatea izan daiteke eta, nire ustez, ala gerta daiteke afiliatu berriekin.
Datorren hauteskundeetan PSE eta PP bere ituna ahal izango dituzten instituzio guztietara zabaltzen saiatuko dira, nonbait. Eta horrek esan liteke postu asko eta asko bete beharko lituzketela, antza. Ba al dago bide errazagorik dirua lortzeko eta ogibide bat aurkitzeko eskarmenturik gabe? Bai, ba al daude bide errazagoak, baina Mercedes Milaren etxean sartzeko kasting bat egin behar omen da. Gogorregi ote?
Eta ez da beharrezkoa ega izatea? Agian badau
ResponderEliminarkate leku bat niretzat. kar kar kar
Badakizu saguz josita dagoela bizitza.
Egun on Raimundita. Ez, ez dut uste EGA eskatuko dizutenik. Hala ere, bost axola zuri laster lortuko duzu ta!!!
ResponderEliminar