Euskara askatasunez. Patxi Lopezek hauteskundeetarako kanpainian erabili zituen idei nagusienetariko bat hauxe bera izan zen. Eta azken hilabete hauetan (gobernu berria adostu zutenetik) PSEk eta PPk eten gabe lelo giza erabili dute. Ideia hau gizarteratzeko momentuan Alderdi Sozialistak ageri bat sinatu eta plazaratu zuen. (Guk Patxi Lopezen blogatik hartu dugu zuzen zuzen)
Ageri horretan beste ideia askoren artean horrelako esaldi potoloak topa genitzakeen:
“Gobernatzeko ardura daukatenek ezin dute baztertu ez euskara ez gaztelania”
“Euskararentzat proposatzen dugun politika berriak euskal gizartea integratu egin nahi du bizikidetza demokratikoko proiektu komun batean non euskarak bere leku propia aurkituko baitu gaztelaniarekin batera”
Oso berba politak, baina hutsak. Ikusi dugu zer nolako jarrera erakutsi duten (PPk zein PSEk) hezkuntzaren arloan eta nola adostu berri duten opozioetarako baloratzen den euskararen maila aldatzea (jaisteko, noski).
Baina ez da beharrezkoa ur handitan sartzea edo legebiltzarrean hartzen dituzten erabakiak ezagutzea jakiteko zein den PSErentzat eta PPrentzat euskarari “leku propioa” ematea.
Nahikoa izan dugu haien webguneetara jotzea. Jarraian agertzen diren loturak haien webguneetan euskaraz bertsioetatik atera ditugu. Gomendatzen dizuegu webguneak ondo aztertzea ea zeozer euskaraz topatzen duzuen. Euskara askatasunean. Kar kar kar.
PPren webgunea (euskaraz bertsioa)
PSEren webgunea (euskaraz bertsioa)

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bidali zure iruzkina / Envía tu comentario